Odontologia etengabeko aurrerapenak bizi dituen medizinako eremua da: ezagupen zientifiko eta mediku berri hauek baliagarriak izaten ari dira dentistak lehen ez zeuden aukera terapeutiko berriak eskaini ahal izateko. Hezur zuntzaren birsortzerako eta zuntz konektibo bigunen teknologiarik berriena eskaini nahi dizugu: Plasma Aberatsa Hazkunde Faktoreetan edo PAHF.
ZERTAN DATZA PAHFren TEKNIKA?
Zauria egiten dugunean, gure gorputzak zauriaren berrosatzerako izango den proteina multzoa askatzen du (seinale zelularrak).
PAHFren teknikak zauriak ixteko eta zuntzak berrosatzeko erabiltzen den proteina horiek odol plasmatik isolatzen ditu. Landu beharreko ingurunean behin aplikatuta eta dosi terapeutiko bati emanda, berrosatze prozesua hobetzen da eta era naturalean azeleratzen da.
PAHF prestatzeko eta aipatutako prozedura aplikatzeko, pazienteari odola atera behar zaio. Hortik, Plasma Aberatsa Hazkunde Faktoreetan ateratzen da. Zikatrizatze prozesurako nahaste naturala suertatzen produktua da. Plasma hau ingurune kirurgikoan egokituko da zikatrizazioa azeleratzeko.
KONTRAINDIKAZIORIK?
Mundu mailako literaturan organismoaren autofarmazia aipatzen duen lehenengo teknika da. 10.000 paziente izan dira teknika honekin tratatuak, espezialitate mediku ezberdinetan. Esan daiteke autoinjerto bat dela, pazientearen proteinak izango direlako berrosatze prozesua burutu eta azeleratuko dituztenak. PAHF-aren prozedura paziente gehienei aplikatu dakieke eta bereziki onuragarria suertatzen da zikatrizazio kasu berezietan eta hezur birsortze egoeretan. Azken honen adibidea erretzaileak eta diabetikoak dira. PAHF-rekin hezur berrosatzea estimulatu daiteke kirurgikoki tratatu eta gero, zikatrizazioa azkarra lortzeaz gain. Horrez gain, egon litezkeen kirurgia ondorengo arriskuak gutxitu egiten dira.
LORPENAK:
ZER NABARITUKO LUKE PAZIENTEAK?
Aho kirurgia, maxilofaziala, atroskopikoa, ortopedikoa, kardiakoa, plastikoa eta horrelako kirurgietan erabiltzen ari da oso emaitza onekin. Era berean, dermatologian, bihotz medikuntzan,....
Konpontze prozesuak azeleratzen dira, infekzio aukerak eta kirurgia osteko arazoak gutxitzen dira. Pazientearen erosotasuna hobetzen dute, mina eta inflamazioa hobetzen dutelako. Osotasunean esanda, hobekuntza nabarmena ematen da eboluzio klinikoan, organismoaren konpontze ahalmena handitzen delako.