Gaixotasun infekziosoa da eta hortzaren ehun gogorrei eragiten die. Ehun hauek suntsitzen dira bakteriek eragindako hortz esmaltearen kanpoko azaleraren desmineralizazio geldo eta jarraituaren bitartez. Honek “txantxarraren barrunbea” sortuko du, bere kanpoko kolore beltzaz iragartzen dena eta mingarria izango dena nerbioari eragiten dionean.
Txantxarrak ez du sintomarik adierazten bere hastapenetan. Mina hagin barruan dagoen ehun bigunari eragiten dionean igarriko da. Batzuetan prozesua oso geldoa da eta minik ez da igartzen. Txantxarrak hasten dira ez badira tratatzen eta txikiak direnean modu errazagoan lantzen dira.
Zainduz Hortz Klinikak aholkatzen du bisita bat sei eta hamabi hilabete bitartean. Horrela txantxarrak haien hastapenetan detektatuko dira hortz erradiografien bitartez.
Txantxarra ekiditeko modurik onena aurreikuspena da.
Hortz garbiketa zuzena ezinbesteko neurria da txantxarrak ekiditeko. Horrez gain, osasuna babesten du eta ekonomikoki onuragarria da, tratamenduen diru-kostea murrizten duelako.
Ez da nahikoa egunero hortzak garbitzea, dentistari bisita egitea ere ezinbestekoa da. Zainduz-ek aholkatzen du urtean bi bisita egitea, errutinazko azterketa bat egiteko. Aurreikuspena hortzak eta hortz-mamiak osasuntsu mantentzeko metodorik onena da. Dentistarena ez da mina jasanezina denean egin behar den bisita.
"selladores oclusales"-ak aurreikuspen neurria dira, eta zuloak, puntuak eta bestelako hausturak estaltzen dituzte. Honetarako, erretxina erabiltzen da. Horrela, arrisku handiko guneetan txantxarrak agertzea saihesten da. Txantxarrak izateko joera duten umeengan erabiltzeko oso positiboa da.
ZERK ERAGITEN DU TXANTXARRAK AGER DAITEZEN?
Plaka bakterianoa edo hortz plaka ahoan dauden bakteriak, txistua eta oraindik dauden elikagai hondarren arteko konbinazioa da. Hortz plaka ez bada garbitzen hortz higiene egokiaz, pilatzen joaten da hortzen esmalteari eragin arte. Txantxarraren kasurik aurreratuenetan irtenbide bakarra enpastea da, hurrengo fitxan azalduko den bezala.
Elikatze faktoreek azukre askoko dietei erantzuten diete. Adinak, ingurugiroak, hortz kokapen txarrak, higieneak,.... ere eragina dute