ZERGAITIK ATERA BEHAR DA HORTZA?
Normalean txantxarrak eragindako suntsiketagatik izaten da. Honek gaixotasun periodontala (“piorrea”) sortzen du. Baina bestelako egoerak era sortu daitezke:
- - Hausturak dituzten hortzen erauzketa. Istripuak direla eta, hortzak apurtu litezke. Apurtze hau sustraitik ematen bada, ezin da sendatu eta atera behar da.
- - Osasuntsu dauden hortzen erauzketa eman daiteke, ortodontzia tratamenduak egiteko. Hortzen kokapen txarra dagoenean eta “aparatoak” ipini behar direnean, gerta daiteke hortza atera behar izatea hobeto lan egiteko. Kasu honetan azken aukera bezala planteatzen da. Gaur egun ortodontziarako erabiltzen diren teknikengatik, kasu hau oso gutxitan ematen da.
- - Hortzen erauzketa protesi bat ipintzeko. Kokapen ona ez badauka edo egoera onean ez badago baino ez da ematen.
- - Aldi baterako hortzak geldituta. “Esne-hortzak” dagokien denboran ez direnean erortzen.
- - Infekzio puntua duten hortzak.
- - Aspaldi atera behar ziren hortzak, zuhurraginak edo betortzen moduan. Hau gerta liteke lekurik ez dutelako.
Horrela, lekua egiteko beste hortzak bultzatzen dituzte, mina edota inflamazioa sortuz. Orduan, atera behar dira.
Erauzketa baino lehen, izan liteke tratamendu antibiotikoa egin behar izatea. Batez ere, aterako den hortzaren inguruan infekzioa badago. Infekzioa hauek akutuak direnean “flemoiak” dira. Beste batzuetan ez dute minik ematen baina tratatu behar dira.
NOLA EGITEN DA ERAUZKETA?
- - Modurik arruntena forzeps-ak erabiltzea da. Hortzaren koroaren gainean eragiten da eta mugimenduen bitartez hezurretik banatzen da guztiz atera arte.
- - Erauzketa konplexuagoa izan daiteke sustraiak oso handiak direnean eta zatitu behar direnean. Horrela, zati bakoitza bere aldetik atera beharko da. Edo gerta liteke hortzaren koroa guztiz suntsitzea, sustraia hezurraren barruan geldituz. Kasu hauetan zulo txikia egin behar da mamian eta hezur zatitxoa kendu, barruan gera litezkeen apurrak ateratzeko. Era berean, konplexua izango da hortzak bizitzarik gabekoak edo zuhurraginak badira.
- - Oraindik atera ez diren hortzak badira, kirugia txikia egin beharko da.