Txantxar batek kaltetutako hortz pieza baten errestaurazioa enpaste edo obturazioa da. Txantxarrak hartutako esmaltea eta dentina guztia ezabatzean datza, osasuntsu dagoen dentinara heldu arte, zuloaren barruan dagoena, eta bertan nerbioa babestuko duen sustantzia bat ipini. Gero, modu egokian garbitu eta gero, zuloa bete egingo da. Garbiketa hau oso garrantzitsua da, itsastea osa izan dadin.
Dentistak enpastea arrunta dela esaten du hortzaren alde bati baino ez dionean eragiten. Konplexua izango da alde biri eragiten dienean eta zuloaren burutzen denbora handiagoa denean.
Gaur egun, profesionalek material ezberdin asko ditu bere esku enpasteak egiteko. Zainduz-en bada hamarkada bat hortz amalgama ez dugula erabiltzen (orain dela 100 urtetik erabilita, zilarra, merkurioz eta bestelako metalez osatuta dago). Enpaste eta birreraikitze guztiak enpaste zuria edo composite-rekin egiten ditugu. Hau, 10 urtetik ona modu arrakastatsuan erabiltzen den materiala da, erretxina plastikoaz osatzen da eta bidrio edo kuartzoarekin indartzen da. Estetikoki irtenbide hobea da, ez delako ikusten.
Enpastearen iraupena ez da izango soilik erabilitako materialen menpekoa. Pazientearen bestelako faktore batzuek ere eragina izan dezakete, hala nola, hortzaren egoera, txantxarraren sakonera, kokapena edota nerbioa ukituta egotea. Halere, gerta liteke composite-ak ez irautea amalgamaren beste (salbuespena bada ere) eta kolorea denbora pasatu ahala aldatu izatea. Azken hau tabakoa, kafea edo tearen kontsumoaren ondorioz gerta liteke.
Enpasteak oso sakonak direnean, hotzarekiko elikagai garratzekiko edo goxoekiko sentikortasuna nabaritu daiteke, nerbioaren hurbiltasuna dela eta. Normalean, sintoma hauek desagertzen dira 20 edo 30 eguneko epean. Horrela ez bada berriro egin beharko da enpastea edo baloratu hortzak nerbioa ukituta daukan. Kasu honetan endodontzia egin beharko litzateke.